Zerbitzuan n. 65
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Adineko pertsonentzako egoitzetako azpisektorearen azken hamarkadetako eboluzioa oso desberdina izan da Estatuko autonomia-erkidegoetan. Hori gertatu da politika sozial desberdinek garatu dituztelako homologazio eta akreditaziorako askotariko arauak, eta Estatuko mapak itxurazko nahaste eta sakabanatzearen tankera hartu du, eta ematen du Konstituzioak agindutako lurraldeen arteko elkartasuna ez dela betetzen. Halere, plano simetriko eta alternatibo batean, adibidez, gizarte-laguntza bezalako arloetako eskuduntzak hartu dituzte autonomia-erkidego horiek. Bi bektore horiek ez dute norantza berean eragiten, eta ematen du errealitatearen azterketa sinplista bat eta aldagai desberdinen arteko korrelaziorik gabekoa ez dela nahikoa sakabanatzearen ideiari eusteko. Artikulu honetan neurtu nahi da hautemate sinplista hori, eta horretarako erabiltzen da salneurri, ratio, langileen orduen kostu eta funtzionamendu eta amortizaziorako kostu estandarizatuak oinarri duen ikuspegi bat.
Personas mayores,Residencias,Dependencia,Ratios,Tarifas,Coste,Personal,Estadísticas de servicios,Estudio comparativo,Gipuzkoa,País Vasco,España