Zerbitzuan n. 78
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 144 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 144 p.
Egungo osasun-pandemiak, krisi ekonomikoak, enplegu-prekarietateak eta gobernuek aplikatutako austeritate-politikek gizarte-desberdintasunak areagotu dituzte. Gertakari horiek guztiak, gainera, indibidualismoa eta kolektibitate-sentimenduaren galera nagusi diren testuinguru batean jazo dira, eta horrek gizartea ezegonkortzea eragin du, eta gizarte-bazterketako egoerak areagotu ditu. Hala eta guztiz ere, bazterketa-prozesuek askotariko formak dituzte, eta genero-desberdintasuna den-denetan da faktore erabakigarria. Emakumeek kalteberatasun-egoeran jartzen dituzten hainbat zailtasun topatzen dituzte, eta bazterketa-prozesuak pairatzeko arriskua areagotu egiten da. Horregatik, bazterketa-prozesuei eta diseinatutako arreta-ereduei heltzeko orduan, genero-ikuspegiak erdi-erdian egon behar du. Artikulu honek gizarte-bazterketa jasaten duten emakumeen premiak ezagutzea du helburu, eta, horretarako, bazterketaren errealitatea zenbait alderditatik aztertu dugu.
Mujer,Desigualdad social,Servicios sociales,Vivienda,Exclusión social,Igualdad de género,Pobreza,Sin techo,Servicios sociales,Género,Indicadores sociales,Estudio de necesidades,Características población,Datos estadísticos,Recomendaciones,Gipuzkoa,País Vasco,España