Zerbitzuan n. 78
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 144 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 144 p.
Boluntariotza eraldaketa politiko eta komunitariorako eragile dela eta beren agendan egon behar duela ulertzea da entitate solidarioen erronka. Asko giza indargune handi horretatik sortuak dira, baina urteen joanean gizatasun hori ahulduz joan da, eta entitate horiek ez dira beren ahulaldiari aurre egiteko antolatu. Boluntariotza eragile gisa sartu da bere instituzionalizazio-prozesuan, eta bera parte den gizartearekin mimetizatu da, eta horixe da arriskua, hain zuzen: bere identitatearen zutabe zen solidaritatea galtzea —solidaritatea erruki eta justizia gisa, parte-hartze eta konpromiso gisa ulerturik—. Itzul al daiteke lehengo bidera gaur egungo boluntariotza? Nork erakutsiko dio bidearen amaierako beste etorkizun hori? Gizarte-taldeek, hirugarren sektoreko taldeek, seinalatu dezakete bidea, eta ez bakarrik boluntariotzaren etorkizunarena, baizik eta baita, edo batez ere, beren bidea ere, komunitate batekin bat egitea bilatzen dutenez gero.
Voluntariado,Entidades sin ánimo de lucro,Reforma,Fundaciones,ONG,Participación,Política,Solidaridad,Comunidad,Acción social espontánea,Impacto social,Crítica,España