Zerbitzuan n. 81
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2023, 128 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2023, 128 p.
Gizarte-zerbitzuek aldaketa eta tentsio handiak jasaten dituzte politika publikoetako eremuan. Tentsio eta eraldaketa horien sustraiak gizarte-aldaketa sakonetan eta sektorearen barne-zailtasunetan kokatzen dira. Artikulu honek tentsio horien sustraietara hurbilketa bat ekarri nahi du eztabaidara, baita garatzeko balizko bide batzuk ere. Sektorearen arazo instituzional edo estrukturaletako batzuk baino ez ditu jorratzen, gizarte-zerbitzuek garatzen dituzten praktikaren eta ekintza zehatzaren arazoetan sartu gabe. Lehenik eta behin, tentsio horien jatorriari eta izaerari buruzko elementu orokor batzuei helduko diegu; bigarrenik, gizarte-zerbitzuei buruz espazio edo sektore bakar baten inguruan edo oso gauza desberdinak diren eztabaidatzeak zentzurik ote duen saiatuko gara,; hirugarrenik, eremu horiek etorkizunean izan ditzaketen garapen-bideetako batzuk identifikatzen saiatuko gara.
Servicios sociales,Universalización,Cambio social,Problemas sociales,Intervención social,Competencias,Funciones,Cuidados de larga duración,Intervención familiar,Atención infancia,Servicios de apoyo,Inclusión social,Crítica