Zerbitzuan n. 88
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 140 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 140 p.
Artikulu honek sexu-lanaren inguruko estigma eta kriminalizazio-logikek eguneroko bizipenetan eta zerbitzu-ibilbideetan duten eragina aztertzen du, ikuspegi intersekzional eta feministan kokatuta eta sexu-langileen ahotsak erdigunean jarrita. Ikerketa kualitatiboa egin da, elkarrizketa sakonak, behaketa parte-hartzailea eta etnografia digitala triangulatuz; datuak analisi tematikoaren bidez tratatu dira, posizionamendu etikoa eta autoerreflexibitatea txertatuta. Estigmak isiltasuna, erruduntasuna eta tratu diferentziala eragiten ditu; kriminalizazioak klandestinitatea eta sarbide-oztopoak handitzen ditu osasun eta gizarte baliabideetan.Aldi berean, erresistentzia praktikek —kalte-murrizketa, autoantolakuntza sareak eta pareen arteko jakintza— eta hauek sostengatzen dituzten baldintzek —talde identitatea, espazio seguruak eta parte-hartze informatua—, agentzia indartzen dute. Gizarte zerbitzuetan harrera ez-estigmatizatzailea, deribazio seguruak eta koordinazio komunitarioa funtsezkoak dira; izan ere, despenalizazioan eta eskubide-ikuspegian oinarritutako esku-hartzeek emaitza hobeak ematen dituzte.
Mujer,Trabajador,Sexo,Feminismo,Discriminación,Derechos sociales,Servicios sociales,Reducción de daños,País Vasco,España