Zerbitzuan n. 72
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 106 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 106 p.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (EHSS) erakundeak, berariaz gizarte-kaltebera diren hainbat kolektibo edo komunitateren gizarte-inklusioa eta eskubideak sustatzearen jarduera eraginkorra ezaugarri izaten dutenak, covid-19aren krisialdiaren kudeaketarako alarma-egoeraren hasierako asteetan betetzen duten zereginaren balioa nabarmendu zen. Osasun- eta gizarte-larrialdiko testuinguruak betebetean eragin die bai erakundeen funtzionamenduari bai jardueren xede dituzten zerbitzu-jasotzaileei. Artikulu honetan, lehen aste horietako inpaktuaren ondorioak azaltzen saioa egiten da, alarma-egoeran bai jasotzaile diren pertsonek bai erakundeek aurre eman beharreko problematikak aintzat hartuta (zerbitzuetan, erakundeetako lagunen jardueran eta baliabide-mailan); eta covid-19aren krisialdiak etorkizunean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean izan dezakeen eragina aztertzeko aukera eskaintzen du.
Entidades sin ánimo de lucro,Exclusión social,Voluntariado,Enfermedades infecciosas,Virus,Epidemia,Efectos,Servicios sociales,España,País Vasco