
Zerbitzuan n. 72
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 106 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 106 p.
Artikulu honen helburua emakume etorkinak Euskadira iristetik bete dituzten ibilbideak aztertzea da. Horretarako, adingabeak ardurapean dituzten emakumeentzako egoitza-programa batetik pasatzeak izandako eraginak, bizipenak eta mugak azaltzen dira, baita egungo egoera ekonomikoak, laboralak eta egoitza-egoerak ere. Errealitate hori ezagutzeko, hamabost elkarrizketa sakon egin zaizkie azken hamabost urtetan baliabidearen erabiltzaile izandako emakume etorkinei. Azterketaren ondorio nagusiak honako hauek dira, besteak beste: ezkutuko etxegabetasunaren presentzia nabarmena, eta kalean geratzeari aurre emateko emakumeen arteko harreman-estrategien presentzia; lana sektore feminizatu oso prekario eta ezegonkorretara mugatzea, prekarietatearen eta bazterkeriaren etengabeko espiraletik irtetea ahalbidetzen ez dietenak; baita ere irismen luzeko programen garrantzia, lanaz haraindi, laneratzearen ikuspegi holistiko eta intersekzionala eta lagunegite psikologikoa eta indarkeria anizkoitzen konponketa bilatzen dutenak.
Migración,Mujer,Menores,Pobreza,Exclusión social,Sin techo,Programas de inserción,Trabajo,Precariedad,País Vasco,España