Zerbitzuan n. 77
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 106 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 106 p.
Elikaduraren alorreko segurtasunik ezari heltzeko estrategiei buruzko txosten baten emaitzen zati bat laburbiltzen du artikulu honek. SIIS – Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak egin du txostena, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren aginduz. Gaiari buruzko literatura eta esperientziak berrikustetik abiatuta, artikuluak elikaduraren alorreko segurtasunik ezaren definizioa eta neurketa aztertzen ditu, lehenik eta behin. Ondoren, sarrera ertain-handiko Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Australian abiarazitako estrategiak deskribatzen ditu, saiakera-tipologia bat sortzeko eta elikaduran segurtasun-maila nahikoa bermatzeko ekimenik eraginkorrenen eragileak antzemateko helburuarekin.
Alimentación,Pobreza,Políticas públicas,Intervención,Toma de decisiones,Modelos,Experiencias,Literatura científica,Panorama internacional