Zerbitzuan n. 88
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 140 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 140 p.
Bizitzako gertaera estresagarriak pertsonen bizitzan eragin handia duten egoerak dira, batez ere haurtzaroan gertatzen direnak. Gertaera hauek, helduaroan bizitakoekin batera, gizarte-bazterketa eta buruko gaixotasun larria jasaten zuten 46 pertsonatan aztertu ziren. Partehartzaileek batez beste hiru gertaera estresagarri baino gehiago bizi izan zituzten haurtzaroan, batez ere tratu txarrekin lotutakoak. Helduaroan, batez beste hamar gertaera estresagarri baino gehiago bizi izan zituzten, eta beren osasunean eragin larria adierazten zuten mailak gainditzen zituzten puntuazioak jakinarazi zituzten. Sexuaren, jatorriaren eta bizitegi bazterketa mailaren araberako desberdintasunak aurkitu ziren, nahiz eta estatistikoki esanguratsuak ez izan. Datuak eskuratzeko zailtasunak eta populazio talde honek dituen mugak kontuz ibiltzea eskatzen dute emaitzen azterketan.
Infancia,Abusos sexuales,Violencia,Efectos,Trauma,Estrés,Etapas de vida,Adultos,Sin techo,Exclusión social,Enfermedades mentales,Evaluación,Cataluña,España