Zerbitzuan n. 58
Ekaina-junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 148 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 148 p.
Espainia, Italia eta Portugalen, familia eta laguntzasare informalak dira zaintzen alorreko hornitzaile nagusiak. Familiaren egituretan eta dinamiketan izaten diren gizarte-aldaketen ondorioz, zaintzaren hornitzaile formalek betetzen dituzte eremu pribatuko hainbat zeregin. Mendekotasuna duten 65 urtetik gorako adinekoek beren etxean hartzen duten zaintza mistoa zer faktorek mugatzen duten aztertzea da gure lanaren helburua. Horretarako, 2011. urteko Survey of Health, Ageing and Retirement in Europe (SHARE) erabili da, laugarren edizioa hain zuzen ere. Etxearen ingurunean egiten diren zaintzak direnez gero, protagonismo handia dute tamainak eta gizarte-sareko kideen arteko hurbiltasunak, zaintzaile informalen osagarri bihurtzen baitira; horrez gainera, estrategia bat dira pertsona bat bere ingurunean mantentzeko.
Personas mayores,Género,Dependencia,Intervención informal,Atención domiciliaria,Intervención social,España,Italia,Portugal,Europa