Zerbitzuan n. 58
Ekaina-junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 148 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 148 p.
Artikulu honen asmoa da marraztea zer egoeratan dauden immigranteak 2008az geroztik Espainiako gizartea atsekabetu duen eta gizarte-mailan gaur egun oraindik ondorioak agertzen dituen krisiaren barruan. Testuak gizarteratze-baztertze dinamiken azterketarako funtsezkoak diren hiru eremutan jartzen du arreta: lana, osasuna eta bizitokia. Horretarako, beste hainbat iturriren artean, FOESSA Fundazioak 2007, 2009 eta 2013. urteetan gizarteratzeari eta gizarte-premiei buruz egindako hiru galdeketetara jo dugu. Era horretara, nabarmendu egiten dira immigranteen gizarteratze-ereduak Espainian dituen anbibalentziak, gizarte-arazoak nabarmen aldatzen eta areagotzen ari diren garai honetan. Horrela, krisiaren aurretik ere biztanleriak oro har bizi zuen zaurgarritasun-egoera baino egoera larriagoa bizi duen gizarte-talde batek jasandako inboluzio-prozesua agertzen da.
Migración,Exclusión social,Trabajo,Salud,Vivienda,Precariedad,Crisis económica,Efectos,Evolución,Datos estadísticos,España