Zerbitzuan n. 67
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 130 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 130 p.
Ikerlan honek zaintza lanen testuingurua aztertu eta lan elkartuko kooperatibak bezalako ekintzailetza kolektiboko prozesuak sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak azaleratzea du helburu. Eskuartean duzun lan honek GEZKI Institutuak (UPV/EHU) eginiko ikerketan jasotzen diren zaintzaileen kolektiboak dituen beharren diagnostikoaren emaitzak aurkezten ditu eta LPPEren bitartez zaintzen kolektibizaziorako proposamen bat egiten da. Honek zaintza langileak antolatzeari eta euren lan baldintzen hobekuntzari, behin-behinekotasunaren aurkako borrokari eta kalitatezko enpleguak lortzeari ateak irekiko lioke, besteak beste. Proiektu hau ekonomia feministaren oinarri teorikoan sostengatzen da, zeinak batez ere emakumeek egiten dituzten zaintza lanak ikusarazi eta balioan jartzeko esfortzu handia egin duen. Gainera, pertsonek bizitzaren etapa ezberdinetan beharrezkoa duten interdependentzia azaleratu du teoria honek.
Personas mayores,Discapacidad,Enfermos,Dependencia,Asistente personal,Cuidados personales,Prestaciones económicas,Necesidades,Condiciones de trabajo,Organización de servicios,Cooperativas,País Vasco,España