Zerbitzuan n. 70
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2019, 130 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-Diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2019, 130 p.
Artikulu honek Nafarroko ekonomia ezkutuaren tratamendu mediatiko eta onlinekoaren hurbilketa berri bat aurkezten du, big data tekniken bitartez. Hitz gako jakin batzuetatik abiatuta, 2016-2018 urteetako ezkutuko lan merkatuaren egoera ikertu da bi tresna erabiliaz (web mining interneten sortutako informazioaren kasuan eta MyNews idatzitako prentsarentzat). Kontzeptu honek izaera polisemikoa izan arren, nabarmentzekoa da aztertutako erreferentzien parte handi bat zerga iruzurrari buruz jarduten dela, eta ikuspuntu kritiko batetik egiten dela gainera, fenomeno honekiko existitzen den onarpen mailaz haratago. Halaber, sare sozialetan gai honen inguruko komentarioak ez dira apenas agertzen eta ez da eratzen elkarrizketarako kanal gisa. Honek espazio interesgarria irekitzen du administrazioek sare sozialetan presentzia handiagoa izan dezaten sentsibilizazio neurriak abiaraziz eta azpijoko honen aurrean eraginkortasun handiagoa lortuz.
Economía sumergida,Nuevas tecnologías,Prensa,Internet,Impuestos,Navarra,España