Zerbitzuan n. 79
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2023, 148 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2023, 148 p.
Artikulu hau nazioarteko adopzioaren testuinguruan kokatzen da, zehazki, Txinarekiko nazioarteko adopzioaren testuinguruan. Nazioarteko eta arrazarteko adopzio prozesuetan adoptatutako pertsonek hainbat zailtasun izaten dituzte, eta horrek haien hazkunde pertsonala eta garapen psikosoziala oztopatzen ditu. Zailtasun horiek sakonago ezagutzeko, esplorazio-ikerketa bat egin dugu, Espainiako geografia-eremuan adoptatutako txinatar jatorriko pertsonei egindako elkarrizketen eta adopzioari buruzko dokumentazioaren bidez. Lortutako emaitzen artean, ikusi dugu elkarrizketatutako txinatar jatorriko adoptatuek desberdintze-sentimendu indartsua bizi izan dutela, eta horrek beren bizitzako alde anitzetan eragin diela, hala nola autoestimu baxua izatea edo sozializatzeko orduan mesfidantza sentitzea. Gainera, zailtasun horiei aurre egiteko, estrategia pertsonalak garatu dituzte.
Adopción,Migración,Adolescentes,Menores,Efectos,Autoestima,Autoconcepto,Racismo,Relaciones sociales,Entrevistas,Estudio cualitativo,España