Laburpena
Desgaitasun egoerekin lotutako aparteko esfortzu ekonomikoak desabantaila nabarmena dakar bizitza proiektu autonomo baten garapenerako. Errealitate honen aurrean, garrantzitsua da botere publikoek abian jartzen dituzten gizarte-babeserako programek desgaitasuna duten pertsonek dituzten beharrei erantzutea, eta azken batean, ezinbestekoak zaizkien gastu gehigarri horiei aurre egiteko baliabideak ematea. Lerro honen baitan politika egokiak eta eraginkorrak abian jartzeko, funtsezkoa suertatzen da aurretiaz kolektibo honek aurre egin behar dion errealitate ekonomikoa nolakoa den aztertu eta deskribatzea. Xede honekin, ikerketa honetan desgaitasuna duten pertsonen diru-sarreren egoera aztertzen da Gipuzkoarako, horretarako, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak emandako datu fiskalak baliatzen direlarik.
Hitz gakoak
Discapacidad,Prestaciones económicas,Pobreza,Desigualdad social,Protección social,Nivel de ingresos,Situación económica,Gipuzkoa,País Vasco,España