Edukira joan

Lehenengo arretarako gizarte-zerbitzuak pandemiaren aurrean: ikasteko eta berritzeko aukera

Berrituz programak "Lehenengo arretarako gizarte-zerbitzuak pandemiaren aurrean:ikasteko eta berritzeko aukera" lelopean antolatu du bere bigarren topaketa. 

Egitaraua

Jardunaldiari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria den Marian Olabarrietak 'Inor Atzea Utzi Gabe' funtsari buruzko hitzaldi bat emango du. Hiru jarduera egoki ere aukeztuko dira:

Gainera, mahai-inguru bat antolatu dugu, ondoko adituekin: Lucía Martínez Virto (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea), Loreto Osa (Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintzaren zinegotzia), Maite Peña (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua) eta Patricia Bezunartea (Espainiako Gobernuko Familia Aniztasunerako zuzendari orokorra). Joseba Zalakainek, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria denak, mahaia moderatuko du.

Bideoak

Ongietorri mezuak

Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea

Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia

Hasierako hitzaldia

'Inor Atzean Utzi Gabe' funtsa (Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria)

Jarduera egokiak

Lagunkate programa (Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia - Donostiako Udala) 

COVID-19aren aurka lan egiten duten profesionalentzako laguntza psikologikorako taldea (Juanma Pascual, Gasteizko Udala)

Etxerik gabeko pertsonentzako arreta pandemia garaian (Txema Duque, Bilboko Udaleko Gizarte Ekitza saila)

Mahai-ingurua: zaintzan berritu ziurgabetasun-, berreskurapen- eta erresilientzia-egoeran

Aurkezpenak

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.