
Belaunaldien arteko ikuspuntua gizarte-politiketan
24/09/2024
Euskal instituzio publikoek, Hirugarren Sektoreko entitateekin batera, Euskadiko bizitegi-bazterketaren fenomenoa hobe ezagutzeko ekimen desberdinak garatu dituzte azken urteotan, eta arlo honetako politika eraginkorragoak artikulatzeko.
Ikerkuntza-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimenei dagokienez, 2012 urtetik, bi urtean behin, bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonen gaueko zenbaketak egin dira.Euskadiko bizitegi-bazterketa egoeran dauden IV. Zenbaketa 2018ko urrian 26 euskal udalerritan egin zen, eta ia mila boluntario partaide izan zituen.Gainera, 2014 urtetik, bi urtez behin, Bizitegi Bazterketari buruzko Jardunaldiak antolatu izan dira, eta aurreko urteko zenbaketari buruzko datuak eskaintzeaz gain, bizitegi-bazterketaren fenomenoari buruzko eztabaida-, sentsibilizazio- eta gogoeta-foro bilakatu nahi da.
Marko horretan, Euskadiko Bizitegi Bazterketari buruzko IV. Jardunaldiak sei hilabete barru Ignacio Maria Barriola zentroan antolatuko dira, UPV-EHUko Ibaetako kanpusean, Donostian.Aldi honetan, enfasia interesezko bi osagaietan jarriko da:
Horretaz gain, pertsona erabiltzaileen baliabide- eta politika-diseinuan partaidetza sustatzeko zenbait entitateren ekimenei ere arreta berezia jarri nahi zaio aldi honetan, baliabide eta politika horiei buruzko iritzia ezagutzeko lagun horiei aukera eskainita.
Gainera, aurreko jardunaldietako arrakasta aintzat hartuta, aldi honetan etxegabeko pertsonen aldeko eskuartze-tresnei buruzko prestakuntzari, gogoetari eta eztabaidari arreta berezia jarri nahi izan zaio.Ildo horretatik, lantegi paraleloak, aldiberekoak, mantendu dira etxegabeko lagunei buruzko eskuartze-arloari hertsiki erlazionatuak dauden sei gairen inguruan.Lantegi bakoitzaren plaza-kopurua mugatua dagoenez, plazak izen-emate hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira.
09:30-10:00 Inaugurazioa
BEATRIZ ARTOLAZABAL. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.Eusko Jaurlaritza.
ENEKO GOIA. Donostiako Alkatea
MAITE PEÑA. Gizarte Politika Diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia
10:00-10:30 Etxerik gabeko Euskal Estrategia. Balantzea eta ikuspegiak
LIDE AMILIBIA. Gizarte Politiketako Sailburuordea.Eusko Jaurlaritza
10:30-11:30 Mahaingurua. Euskadiko eta Europako bizitegi-bazterketaren errealitate berriak
Euskadiko bizitegi-bazterketan dauden pertsonei buruzko IV. Zenbaketaren emaitzak
RAQUEL SANZ. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Bizitegi-bazterketa Europan: etxegabeko pertsonen eskubideen aldeko joera eta estrategia nagusiak
MARÍA JOSÉ ALDANAS. FEANTSA
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Mahaingurua: Bizitegi-bazterketaren errealitate berriak tokiko eremutik
LAURA GUIJARRO. Sant Joan de Deu Serveis Socials.Bartzelona
IÑIGO ESTOMBA. Donostiako Udala
JOSEBA GAYA. Beste Bi
13:00-14:00 Pertsona erabiltzaileen partaidetza arreta-baliabideen eta gizarteratze-prozesuen definizioan
- Emaus Gizarte Fundazioa
- EAPN Euskadi
- Gizarteratzeko zentroetako eta zerbitzuetako pertsona erabiltzaileak
15:30-18:00 Bizitegi-bazterketaren arloko zuzeneko eskuartzeetarako tresnei buruzko aldibereko lantegiak
Aldibereko sei lantegi antolatuko dira, eta haietako bakoitzak gehienez 40 lagunentzako tokia izango du.Bete nahi den lantegi bakoitzean izena eman beharko da, eta horretarako izen-emateko formularioa erabili.Plazak izen-emate hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira.
1. tailerra. Bizitegi-bazterketa larria bizi duten emakumeen aldeko eskuartzeak.
NORMA VÁZQUEZ. Sortzen Aholkularitza
2. tailerra. Etxegabeko pertsonen aldeko lanaren kudeaketa emozionala.
ENRIQUE SARACHO. Ediren
3. tailerra. Integrazio-prozesuetan dauden pertsonentzako lagun egite terapeutikoa
CARMEN VICIOSO ETA DAIMEL CASTILLO-GONZALEZ. T4 Elkartea
4. tailerra. Exijentzia, kalteen murrizketa eta autodeterminazioa bizitegi-bazterkeriaren arloan: ibilbide luzeko etxegabeko pertsonen izaera kronikoaren azterketa.
OMAR GARCÍA MIER. Gaueko Aterpea. Donostia
5. tailerra. Etxegabeko pertsonen eskuartzeari buruzko alderdi etikoak
BONI CANTERO. Gasteizko Udala
GIPUZKOAKO ETIKA BATZORDEA
6. tailerra. Etxegabeko pertsonen parte-hartzea: nola, zergatik eta zertarako.
ELENA DE LA HERA. EAPN
JOSEBA GAYA. Cáritas Bizkaia
Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko IV. Jardunaldien hasiera
Etxerik Gabeko Euskal Estrategia. Balantzea eta ikuspegiak
Euskadiko bizitegi-bazterketan dauden pertsonei buruzko IV. Zenbaketaren emaitzak
Bizitegi-bazterketa Europan: etxegabeko pertsonen eskubideen aldeko joera eta estrategia nagusiak
Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Bartzelona
Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Donostia
Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Bilbo
Pertsona erabiltzaileen partaidetza arreta-baliabideen eta gizarteratze-prozesuen definizioan
24/09/2024
19/04/2024
17/01/2024
26/09/2023
18/05/2023
07/11/2022
AdinekoakMendekotasunaDesgaitasunaBuru gaixotasunaPobreziaBazterketaGeneroaHirugarren sektoreaGizarte-babesaHaurtzaroa
11/02/2022
Berrikuntzak eta arreta-eredu berriak etxez etxeko laguntzan