
Belaunaldien arteko ikuspuntua gizarte-politiketan
24/09/2024
2012. urtetik, EAEko instituzio eta eragile sozialak lan handia egiten ari dira bizitegi-bazterketaren arloan. Alde batetik, urte hartatik aurrera burutu dira bizitegi-bazterketan dauden pertsonak aurkitzeko hiru gaueko zenbaketa–2012, 2014 eta 2016–, eta azkeneko zenbaketan partaide izan ziren Euskadin biztanleriarik gehien batzen dituzten 24 udalerri. Halaber, aurrerabidea egin da Bizitegi-bazterketa Larriko Egoerak Prebenitu eta Gutxitzeko Euskal Estrategian, sinatu egin da instituzioen arteko lankidetzarako protokolo bat fenomeno hau ikertu, jarraipena egin eta analizatzeko, eta aurretik burutu dira Euskadiko bizitegi-bazterketaren inguruko bi jardunaldi (2014ko martxoan, Donostian, eta 2015eko urrian, Bilbon).
Euskadiko Bizitegi-bazterketaren inguruko III. Jardunaldi hauen bitartez, jarraipena eta ikusgaitasuna eskaini nahi zaio instituzioen arteko lankidetza honi guztiari. Jardunaldia burutuko da azaroak 2an, osteguna, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta aurreko bi jardunaldietan bezala, sustatzaile eta antolatzailea dira bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bai hiru euskal hiriburuetako udaletxeak.
Hirugarren jardunaldi hauetako helburua hirukoitza da:
Bizitegi-bazterketa Larriko Egoerak Prebenitu eta Gutxitzeko Euskal Estrategiaren aurkezpena egitea eta baita ere gure inguruko autonomia-erkidegoetan burutu diren tankerako estrategiei kontu hartzea.
Aurreko horietaz gain, jardunaldi honetan garrantzia berezia eskainiko zaio etxegabeko pertsonen eskuartzetarako prestakuntza, gogoeta eta tresnen inguruko eztabaidari. Horretarako antolatu dira aldi bereko bost lantegi, eta bertako partaide izateko aukera izango dute 40 lagunek, etxegabeko biztanleen arloko eskuartzeen inguruan oso harreman estua duten bost gairen inguruan. Lantegiko plazen kopurua mugatua denez, izena ematen den heinean eskuragarri izango dira bertako plaza horiek.
09:30-10:00
Aurkezpena
BEATRIZ ARTOLAZABAL. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua. Eusko Jaurlaritza
GORKA URTARAN. Alkatea. Gasteizko Udaletxea
10:00-10:45
Bizitegi-bazterketa larria Euskadin: egungo egoera eta eboluzioa
RAQUEL SANZ. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
10:45-11:30
Bizitegi-bazterketa genero-ikuspegitik. EBko joera nagusiak
ISABEL BAPTISTA. Centro de Estudos para a Intervenção Social, Portugal
11:30-12:00
Atsedenaldia
12:00-14:00
Mahaingurua. Etxegabeko biztanleen arretarako Erkidegoetako Estrategiak
Bizitegi-bazterketa Larriaren Prebentzio eta EskuartzerakoEuskal Estrategia
EMILIO SOLA. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
Kataluniako bizitegi-bazterketaren ekimenerako Estrategia Integrala
EVA FERRAN ROIG. Analisi eta Programaziorako Azpizuzendari Nagusia. Lana, Gizarte Gaiak eta Familien Saila. Kataluniako Generalitatea
Etxebizitza publikoa bizitegi bazterketa larrian dauden pertsonekiko arretan
FERMÍN BRAVO LASTRA. Etxebizitza saileko zuzendari nagusia. Gizarte zerbitzu eta eskubide sozialen Kontseilaritza. Asturiasko Printzerria
Flandeseko etxegabeen arretarako Estrategia
MARC VERHELST. Ongizate Soziala, Familia eta Lanaren Saila. Flandesko Gobernua, Belgika
Galeseko etxegabeen arretarako Plana
GEOFF MARLOW. Etxegabeko Pertsonak eta Etxebizitzako Sostenguaren Saila. Galeseko Gobernua, Erresuma Batua
15:30-18:00
Bizitegi-bazterketaren arloan zuzeneko eskuartzeetarako tresnen inguruko lantegiak
Burutuko dira aldi bereko sei lantegi, eta bertako partaide izateko aukera izango dute 40 lagunek, etxegabeko biztanleen arloko eskuartzeen inguruan oso harreman estua duten bost gaien inguruan. Lantegiko plazen kopurua mugatua denez, izena ematen den neurrian eskainiko dira bertako plaza horiek.
1. Lantegia. Bizitegi-bazterketa larrian bizi diren emakumeei bideratutako eskuartzeak
ROCÍO VITERO. Arabako HIESaren aurkako Batzordea
2. Lantegia. Etxegabeko pertsonei bideratutako arreta eta buru-osasuna
ERNESTO NOTARIO. Bilboko Udaletxea
RUBÉN DE PEDRO. Osakidetza
3. Lantegia. Etxegabeko pertsonentzako lanaren kudeaketa emozionala
ENRIQUE SARACHO. EDIREN
4. Lantegia. Exijentzia, kalteen gutxitzea eta bizitegi-bazterketa larriaren arloko autodeterminazioa: ibilbide luzeko etxegabeen kronikotasunari aurre egiten
OMAR GARCÍA. Gaueko Aterpea, RAIS Fundazioa
5. Lantegia. Etxegabeko biztanleei bideratutako eskuartze sozialaren inguruko gai etikoak
BONI CANTERO. Gasteizko Udala
PABLO RUIZ. Bizitegi
6. Lantegia. Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei lagun-egite soziala
RUBÉN UNANUA. Etxerik gabeko pertsonentzako zerbituzaren zuzendaria, Iruña
MYRIAM GÓMEZ GARCÍA. Gizakia Herritar / Paris 365 Fundazioa
Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko III. Jardunaldien aurkezpena
Bizitegi-bazterketa larria Euskadin: egungo egoera eta eboluzioa
Bizitegi-bazterketa genero ikuspegitik. Europar Batasuneko joera nagusiak
Mahai-ingurua. Etxegabeko biztanleen arretarako erkidegoetako estrategiak
Bizitegi-bazterketa larriaren prebentzio eta esku-hartzerako euskal estrategia
Kataluniako bizitegi-bazterketaren ekimenerako estrategia integrala
Etxebizitza publikoa bizitegi bazterketa larrian dauden pertsonekiko arreta Asturiasen
Flandriako etxegabeen arretarako estrategia
Galesko etxegabeen arretarako plana
Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko III. Jardunaldien itxiera-ekitaldia
24/09/2024
19/04/2024
17/01/2024
26/09/2023
18/05/2023
07/11/2022
AdinekoakMendekotasunaDesgaitasunaBuru gaixotasunaPobreziaBazterketaGeneroaHirugarren sektoreaGizarte-babesaHaurtzaroa
11/02/2022
Berrikuntzak eta arreta-eredu berriak etxez etxeko laguntzan