
Belaunaldien arteko ikuspuntua gizarte-politiketan
24/09/2024
2014ko martxoan, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera Euskadiko Bizitegi-bazterketari buruzko I. Jardunaldiak. Jardunaldi horien helburua izan zen Euskal Auto¬nomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonei buruzko ikerketa baten emaitza nagusiak ezagutu eta EAEn bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonei zuzendutako prebentzio eta eskuartzerako politika eta programen inguruko eztabaida eta hausnarketa sustatzea.
2014ko urrian, EAEn bizitegi-bazterketa egoera larrian zeuden pertsonen zenbaketa burutu zen berriro ere, eta bigarren aldi horretako partaide izan ziren Barakaldo, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalak eta EUDEL erakundea.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa egoeran bizi diren pertsonen bigarren zenbaketaren txostena aurkeztu eta bizitegi-bazterketaren arazoaren inguruko hausnarketari jarraipena emateko helburu horri jarraikiz, Euskadiko Bizitegi-bazterketari buruzko II. Jardunaldiak antolatuko dituzte urriaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan ekimen horiek sustatzen dituzten erakundeek. Jardunaldien antolaketa hori erakundeen bizitegi-bazterketaren inguruko eztabaida eta hausnarketan sakontzeko duten borondatearen erakusgarri eta Euskadin arazoari aurre egiteko erakundeen arteko lankidetza-eredu arrakastatsuak lortzeko nahiaren adierazle dira.
Aurtengo jardunaldiek 12/2008 Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak etxebizitzarik gabeko pertsonekiko eta gizarte-bazterketa egoeran bizi diren pertsonekiko arretan izango duen eragina hartuko dute aztergai, 12/2008 Legearen inguruan garatu beharreko araudiari arreta berezia eskainiz (Zerbitzu eta prestazioen Dekretua, Gizarte Zerbitzuen mapa, etab.). Eztabaida horren asmoa da Euskadin etxebizitzarik gabeko pertsonen arretari zuzendutako estrategia oso bat garatzeko oinarriak ezartzea. Aipaturiko xede horri jarraikiz, jardunaldiak antolatuko dira gizarte-zerbitzuen arloan adituak diren pertsonen eta zerbitzuak eskaintzeko eskumena duten maila instituzional desberdinetako arduradunen hitzaldi (Foru Aldundi eta Udaletxeak) eta esparru horretan jarduten duten Hirugarren sektoreko erakundeek osatutako mahainguruetan.
Jardunaldien amaiera gisara burutuko da erakunde desberdinek gauzatutako esperientzia eta proiektu arrakastatsu eta berritzaileen aurkezpena ardatz izango duen mahainguru bat.
09:00-09:30
Aurkezpena
JUAN MARÍA ABURTO. Alkatea. Bilboko Udala
LIDE AMILIBIA. Gizarte Politiketako Sailburuordea. Enplego eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza
09:30-10:00
EAEn bizitegi-bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen kuantifikatzea eta ezaugarriak
RAQUEL SANZ. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
10:00-10:45
Gizarte-zerbitzuak eta bizitegi-bazterketa larrian bizi diren pertsonei bideratutako arreta
FERNANDO FANTOVA. Aholkulari soziala
10:45-11:15
Bizitegi-bazterketa egoera larria bizi duten pertsonekiko arreta 12/2008 Gizarte Zerbitzuen Legearen esparruan
EMILIO SOLA. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza
11:15-11:45 Atsedenaldia
11:45-14:00
Mahaingurua: EAEn bizitegi-bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen arretarako estrategia bateratuaren bidean?
Moderatzailea: XABIER AIERDI. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Aholkularitza
OSCAR SECO. Gizarteratzea Sustatzeko Zuzendari Nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia
BELÉN LARRIÓN. Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendari Nagusia
FRANCISCO DEHESA. Gizarte Ekintza Sailaren Zuzendaria. Bilboko Udala
NEREA KORTAJARENA. Gizarte esku-hartzerako programen arduraduna. Emaus Gizarte Fundazioa
MIKEL KEREXETA. Gizarte Zerbitzuetako Sailaren Arduraduna. Getxoko Udala
PABLO RUIZ. EAPN Euskadi
14:00-15:30 Bazkaria
15:30-16:30
Estatu mailan etxegabeko pertsonei bideratutako arretarako estrategiak
FERNANDO VIDAL. RAIS Fundazioaren Presidentea
12:00-14:00
Mahaingurua. Jarduera egokien aurkezpena
Moderatzailea: JOSEBA ZALAKAIN. SIIS Dokumentazio eeta Ikerketa Zentroa
Etxegabeko pertsonen arreta psikiatrikoaren programa
MARIASUN GARAI. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea. Osakidetza
Legez kanpoko asentamenduetan bizi diren familien Astigarraga eta Hernaniko Udalen esku-hartzerako programa
MÓNICA GUITERA. Romi Bidean Elkartea
Bizitegi-bazterketa larrian bizi diren pertsona eta familiai zuzendutako etxebizitza eskuratzeko laguntza zerbitzua
JESÚS CASTANEDO. Goiztiri Elkartea
EUTSI programa. Kalean denbora luzez egon diren eta alkoholaren mendekotasun kronikoa duten etxebizitzarik gabeko pertsonei bideratutako esku-hartzerako programa
POTTOKO LIZARRALDE. Gipuzkoako Caritaseko etxegabekoen arretarako programen koordinatzailea
Bartzelonako Udalaren etxebizitza sarean Housing First ereduaren ezarpena bizitegi-bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonentzako
CARMEN FORTEA. Kalteberatzat hartutako pertsonen arretarako Saila. Bartzelonako Udala
Bazterketa larria pairatzen duten pertsonen aldeko intentsitate handiko Hurbil kaleko heziketarako taldea
ALFONSO SANZ. Gasteizko Udala
19:00-19:15
Amaiera
ANGEL TOÑA. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua. Eusko Jaurlaritza
24/09/2024
19/04/2024
17/01/2024
26/09/2023
18/05/2023
07/11/2022
AdinekoakMendekotasunaDesgaitasunaBuru gaixotasunaPobreziaBazterketaGeneroaHirugarren sektoreaGizarte-babesaHaurtzaroa
11/02/2022
Berrikuntzak eta arreta-eredu berriak etxez etxeko laguntzan