Egitaraua
Jardunaldiari hasiera emateko, SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari den Joseba Zalakainek nazioartean etxez etxeko arretarako joerak eta berrikuntzak azaltzuko dituen hitzaldia emango du.
Gainera, arlo honetako bost esperientzia interesgarri ezagutzeko aukera izango da:
- Etxez etxeko laguntza Ipar Euskal Herrian.
- Bartzelonako Udaleko superilles socials.
- Gaztela eta Leongo Juntaren Rural Care proiektua.
- Etxean Bizi programa, Matia Institutuak koordinatua eta Gipuzkoako hainbat udalerritan inplementatua.
- Gasteizko Udalaren Etxeko Laguntza Programa.
Jardunaldiaren egitarauari buruzko informazio gehiago esteka honetan.