Laburpena
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua bada Eusko Jaurlaritzak lana bultzatzeko eta ekonomia suspertzeko duen tresnetako bat. Honako hauek Lanbideren ardurak dira: enplegua bultzatu eta sustatzea, ekintzailetza, lanbide-heziketa, zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea eta diru-sarrerak bermatzeko errenta ziurtatzeko ekintzak antolatzea. Dena den, bere egitekoak betetzea baldintzatzen dute EAEko arauek ez ezik Estatuko arau batzuek ere, lan-politika aktiboen arloko zerbitzu eta programa baliokideak arautzen dituztenek. Arau horiek segurtasun juridikoko arazoak sortzen dituzte, eta ez datoz bat gure gizartearen eta ekonomiaren gaur egungo egoerarekin; horrez gain, ez dira baliagarriak behar diren helburuak eta kudeaketa-ereduak sortzeko. Horregatik, helburuak betetzeko asmoz, 2013-2016 aldiko Lanbideren estrategia diseinatzerakoan kontuan hartu dira, bai gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoa eta soziala, bai jarduketak egiteko ahalmena zehazten duten legeen multzoa.
Hitz gakoak
Autoempleo,Búsqueda de empleo,Coordinación administrativa,Crisis económica,Datos estadísticos,Desempleo,Distribución de riqueza,Evaluación de servicios,Exclusión social,Formación de personal,Igualdad de oportunidades,Inclusión laboral,Indicadores,Métodos de evaluación,Migración,Modelos,Normativa,Organización de servicios,Organización y gestión,Orientación profesional,Planes de acción social,Planes de trabajo,Planificación,Población riesgo,Pobreza,Política activa empleo,Política de empleo,Prestaciones sociales,Renta de garantía de ingresos,Servicios de empleo,Sistemas de información,Situación socioeconómica,Subsidio de paro,Trabajo,España,País Vasco