Laburpena
Dokumentu hauetan jasotzen da sintesi bat Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak eta beste iturri batzuek emandako informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitzen eboluzio eta egoeraren inguruan, betiere xede delarik sektorearen arrisku eta aukeren diagnostiko integral bat lortzea. I. Faseari dagokion dokumentuak biltzen du EAEko etxebizitza-politikaren lege eta araudiaren esparrua, eta horren ostean aztertzen da EAEko aurreko plangintza zuzendarien eboluzioa, identifikatzen direlarik hautatutako estrategia, neurri eta azken plangintzetan lortutako helburuen betekizun-maila. Testuinguru sozio-ekonomikoa aztertzen da, demografia- eta ekonomia-eboluzioa eta etxebizitza-premian izandako eragina. Lanaren I. FASE horretan eginiko diagnostiko horretatik abiatzen da II. Fasea, eta bertan biltzen dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Plangintza Zuzendariaren estrategia formulatzeko beharrezko alderdiak.
Hitz gakoak
Acceso,Ayudas,Beneficios,Características servicio,Competencias,Datos estadísticos,Estudio de necesidades,Estudio de necesidades,Evolución,Impuestos,Iniciativa pública,Normativa,Organización y gestión,Planes de acción social,Planes regionales,Política de vivienda,Situación socioeconómica,Tarifas,Tipología,Vivienda,España,País Vasco