Laburpena
Gerontologia-alorrean gero eta interes handiagoko gaia da pertsona adinduek eguneroko jardunean burutzen dituzten ekimenak aztertzea. Tradizionalki, interes horrek lotura izan du osasun- eta autonomia-alorretan, baina joandako urte hauetan nabarmendu da zahartzen ari den pertsona adinduen eguneroko jarduneko gaiak duen garrantzia. Gaur egungo gerontologia-zentroetako arreta-ereduak ez du ahalbidetzen pertsona horientzat guztientzat bizi-iraupena eta bizi-kalitatea bermatzea; eta gaiaren inguruan herrialde batzuetan duten esperientzia kontuan hartuz, derrigorrekotzat jotzen da, norberaren Bizimoduaren Historia kontuan harturik, bere etxe propioan garatu izandako betekizunak indartzea. Gaur egun, gure herrialdeko adinduen egoitzetan aurrerabidea lortu da esku hartzerako programa global eta indibidualetan, eta oinarrizko arreta-alderdi eta gizarteratzerakoez gain, esku hartze gisara ulertzen dira terapia- eta errehabilitazio-saioak, psiko-estimulazioa, gaitasun funtzional eta kognitiboen berrezitze eta mantenua, eta arreta-laguntza eta osasunaren prebentziorako programak. Profesional bilakatu direlako ahalbideratu dira horrelako esku hartzeak. Osasun-arloko profesional ezberdinak kide bihurtu dira (mediku eta erizainak), adibidez, alor psikosozialeko profesionalak (psikologo, gizarte-langile eta begiraleak), eta berauek definitu, ebaluatu eta abian jarri dituzte gerontologia-zentroetan arlo bi horietako zenbait esku hartze.
Hitz gakoak
Actividades de la vida diaria,Atención individualizada,Atención sociosanitaria,Autodeterminación,Estimulación,Evaluación de necesidades,Evaluación de servicios,Manuales de procedimiento,Modelos,Personas mayores,Rehabilitación,Residencias,Satisfacción,Terapia,Tratamiento,Usuarios