Laburpena
Lesbiana, gay, bisexual edo transen errealitatean, aurrerapen nabarmenak egin dira azken urteotan: haien eskubideak sustatzen dituzten legeak, gizarte‐onarpen handiagoa, agerpen handiagoa, eta abar. Hala ere, gizartean errotuta dauden eta jarrera eta jokabide homofobiko, lesbofobiko, bifobiko eta transfobikoen iraupena bultzatzen duten estereotipo, aurreiritzi eta sinesmen ugari daude oraindik. LGBTI kolektiboen diskriminazioak bere horretan dirau oraindik. Hori dela‐eta, administrazio publikoek, gizarte‐erakundeek eta gizarte osoak ahaleginak egin behar dituzte aniztasunarekiko errespetua lortzeko, pertsonen sexu‐orientazioa edo genero‐identitatea edozein izanik ere. Azterlan honen helburua, euskal eskola‐inguruneek (eta, batez ere, nerabeek) aniztasun afektibo‐sexualari, familia‐aniztasunari eta genero‐identitateei dagokienez agertzen dituzten iritzi, balio, portaera eta jarreren inguruko jakintza zabaltzea da. Halaber, LGTBI kolektiboek duten ikuspegia eta onarpena aztertuko dira.
Hitz gakoak
Juventud,Adolescentes,Entorno educativo,LGBT,Igualdad de oportunidades,Características,Actitudes sociales,Recomendaciones,País Vasco