Laburpena
Eusko Jaurlaritzak protokolo bat garatu du pertsona adinduei emandako tratu txarrak detektatu eta prebenitzeko. “Hamarkadetan ezkutaturiko” gaia da, eta 2010ean buruturiko azterlan baten arabera, Euskadiko 65 urtetik gorako 5.000 pertsona baino gehiagok pairatzen omen dute horrelako egoeraren bat. Protokoloa bitan banatzen da. Behaketaren bidez ebaluatu nahi da “tratu txar fisiko eta ekonomikoen aurrean pertsona adinduaren zaurgarritasun-maila” eta arrisku-faktoreen detekzioa. Gizarte-zerbitzuetako erreferentziazko profesionalak jasoko ditu behatutako aurrekariak berauen garrantzia ebaluatzearren. Informazioa jasotzeak erraztaraziko du arazoaren prebentzio-lana “baina, zalantzarik gabe, kasu batzuetan ezingo dugu garaiz heldu, eta premiazkoa izango da eskuartze eraginkor eta bizkor bat burutzea balizko lesioak gutxituz eta pertsona horien eskubideak babestuz”.
Hitz gakoak
Detección,Factor de riesgo,Indicadores,Instrumentos técnicos,Malos tratos,Personas mayores,Prevención,Recomendaciones,España,País Vasco