Laburpena
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeak (aurrerantzean, EHSSL) Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala (aurrerantzean, EHSS) bultzatzeko eta sustatzeko aurreikusten dituen politiken baitan kokatzen dira EHSSko erakundeak eta sareak sustatzeko ekintzen deskribapena eta etengabeko hobekuntza, eta lege horren arabera antolatu behar dira, bereziki, lege horren IV. kapituluaren arabera. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiak (aurrerantzean, EHSSSE) ere jasotzen ditu politika horiek. Hortaz, sustapen-ekintzei dagokienez, kontuan izan behar dira printzipio hauek, beste batzuen artean: ekintza horietan publiko-publiko eta publiko-pribatu lankidetza bultzatzea (eragileen arteko sinergiak), eta enpresen eta erakundeen arteko lankidetzari bultzada publikoa ematea. EHSSLren 19. artikuluak ezartzen du txosten hau urtero egiteko betebeharra: “txosten hori publikoa izango da, eta sektore publikoak eta pribatuak bultzatutako sustapen-neurrien gaineko informazio eguneratua eta sistematizatua jasoko du” (bigarren atala). Hala, txostena prestatu aurreko urtean EHSS sustatzeko egindako ekintza publikoak eta pribatuak deskribatzea da txostenaren helburua. Eta, txosten honek eta hurrengoek, neurrien balorazio bat eta sustapen-ekintzak hobetzeko orientabideak eskainiko dituzte, urtean behin baino gehiagotan.
Hitz gakoak
Entidades sin ánimo de lucro,Intervención social,Discapacidad,Personas mayores,Exclusión social,Sin techo,LGBT,Migración,Juventud,Mujer,Drogodependencias,Familia,Organización y gestión,Promoción,Clasificación,Financiación,Coordinación,Colaboración,Sector público,Empresa,Participación,Características,Datos estadísticos,Normativa,Informes oficiales,Bizkaia,Gipuzkoa,Araba,País Vasco,España