Laburpena
Euskadin, pobreziaren aurka eta gizarteratzearen alde borrokatzeko esperientzia pobreziaren aurkako borrokarako lehen plangintza bateratuaren eskutik hasi zen (1988). Dokumentu horretan gutxieneko errentei buruzko lehen programaren sorrera jaso zen, garai hartan familiaren gutxieneko diru-sarrera esaten zitzaiona (1989). Izan ere, Euskadi da, Nafarroako Foru Komunitatearen atzetik, Estatuko pobrezia-arriskuko tasa txikiena duen lurraldea. Gainera, beheranzko joera argia erakutsi du 2008. urtera arte, neurri handi batean gizarte-transferentzien gorakada handiaren eraginez. Hala ere, krisialdi ekonomikoak joerari buelta eman dio eta pobrezia-tasak igo ditu azken hiru urteetan. Hurrengo ataletan, Gizarteratze Aktiboko Euskal Plan honen garapena eragin duten arrazoiak sakonetik aztertu ditugu, baita planak Euskadiko gizarteratze- eta laneratze-politikei dakarkien aldaketa estrategikoa aztertu ere. Hori ez ezik, plana diseinatu eta egitean aintzat hartutako printzipioak eta ikuspegia ere aurkeztuko dizkizuegu: bazterkeria- eta gizarteratze-prozesuen ikusmolde multidimentsionala, eskubide bikoitzaren bermea, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren arteko aldea, gizarteratze aktiboaren ikuspegia eta metodoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren gidaritzapean egonik sistema guztien erantzukizuna den Plana, eta sarbide unibertsala eta normaltasuna pertsonekiko arretan. Bigarren atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) gizarte-bazterkeriari eta pobreziari lotutako problematiken egungo egoerari buruzko diagnostikotik lortutako emaitzak laburbilduko ditugu.
Hitz gakoak
Datos estadísticos,Evaluación de servicios,Financiación,Inclusión social,Indicadores,Métodos de evaluación,Objetivos,Planes de acción social,Planes pobreza,Pobreza,Política activa empleo,España,País Vasco