Laburpena
Zahartze aktiboa eta osasungarria izateko gida hau sustatu zen iaz Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren arteko elkarlanean. Gida labur eta ulerterraz honen bidez, zahartzea den prozesu natural horri laguntzeko eskaintzen zaizkio izaera aktibo eta osasungarria oinarri duten ildo batzuek. Azken batean, gidaliburuak proposatzen du gero eta urte gehiagoan bizi garenez, urte horiek ondo bizitzeko aholku batzuei jarraitzea eta zorigaiztokoak prebenitu ahal izateko gomendio batzuei segitzea. Arlo fisikoari dagokionez, testuak aintzat hartzen ditu elikadura osasungarria, jarduera fisikoa eta gorputz zainketaren inguruko gaiak. Besteak beste, burua egoki mantendu, erorikoak saihestu eta gaixotasunen inguruko informazioa eskaintzen du testuak. Gainera, atal berezi batzuetan azaltzen dira norberaren emozio eta harremanen inguruko trebeziak lantzeko moduak. Azkeneko atalean, liburuxka argitaratutako Osasun eta Gizarte Politiketako administrazioak eskaintzen dituen baliabideen xehetasunak eskaintzen dira.
Hitz gakoak
Accidentes,Alimentación,Caídas,Directorios,Drogodependencias,Ejercicio físico,Envejecimiento,Información,Personas mayores,Personas mayores activas,Prevención,Salud,Tabaco,España,País Vasco