Laburpena
Azterlan honen helburua da zaintzeko erantzukizunak (batez ere haurrak zaintzekoak) dituzten zenbait familia motaren egoera ezagutzea, haien bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari dagokionez, familien eguneroko bizitza antolatzeko moduetan sakontzea, kontziliazio-premiei erantzuteko, Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliaziorako dauden baliabideei —propioak, pribatuak, publikoak eta enpresarenak— buruz egiten diren balorazioak aztertzea, eta kontziliazioari laguntzeko zerbitzu berriak, programak eta abar zenbateraino behar diren aztertzea.
Definitutako helburuak betetzeko, metodologia kualitatibo bat erabili eta garatu da, focus group edo eztabaida-taldeen teknikak eta elkarrizketa erdiegituratu sakonak abiapuntu hartuta. Teknika horiei esker, familiek hainbat gairi buruz dituzten diskurtsoen funtsezko eta oinarrizko elementuak jaso daitezke, eta horien aurrean duten jarrera eta horien inguruko bizipenak zehazten dituzten arrazoietan eta argudioetan sakondu. Planteamendu mistoa gauzatu da bai tekniken erabileran bai horien formatuan:
Hitz gakoak
Familia,Familias monoparentales,Hijos,Atención infancia,Conciliación,Concepto,Necesidades,Tipología,Ayudas a la familia,Servicios de apoyo,Sector público,Sector privado,Prestaciones económicas,Cobertura,Efectos,Satisfacción,Usuarios,Evaluación,Evaluación de necesidades,Casuística,País Vasco,España