Laburpena
Jarraian aurkeztuko den txostena Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoak egindako Etxebizitza Beharrei eta Eskaerari buruzko 2013ko Estatistikan bildutako datuak oinarri hartuta egin da. Dokumentu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharren adierazle kuantitatibo eta kualitatibo nagusiak jorratzen dira, beren erabileraren arabera. Batetik, lehen etxebizitza eskuratzeko banako beharrak aztertzen dira eta, bestetik, etxebizitza aldatzeko edo birgaitzeko familia-beharrak. Bi kasuetan, beharrak etxebizitza nagusiari dagozkio bakarrik. Dokumentuan azken urteotako adierazle eta aldagai nagusien portaeraren ikuspegi dinamiko bat eskaintzea helburu duten eboluzio-azterketa batzuk biltzen dira. Helburua EAEko biztanleriaren etxebizitza beharren eboluzioa adieraztea da.
Hitz gakoak
Vivienda,Encuestas,Estudio de necesidades,Necesidades,Planificación de servicios,Política de vivienda,Precariedad,Datos estadísticos,Araba,Bizkaia,España,Gipuzkoa,País Vasco