Laburpena
Proiektu honen abiapuntua dementzia duten pertsonei buruzko hainbat alderdi gaixotasunaren garapenaren fase guztietan baloratzearekin zerikusia duen literatura zientifikoak luze eta zabal adierazitako beharra da. Azterketa eta gida praktiko gehienek dementziaren aldi arinaren eta moderatuaren tratamenduan jartzen dute arreta. Baina dementziak aurrera egitea prebalentziak, urritasunak, zamak eta horri lotutako kostuek nabarmen gora egitearekin lotzen da, eta horren guztiaren ondorioz arazo sozioekonomiko esanguratsua bihurtzen da. Gauza jakina da dementzia duten pertsonak zaintzearekin lotutako kostuek aldi larrietan modu dramatikoan egiten dutela gora, eta kostuaren igoera % 70-80koa dela kalkulatzen da. Gaur egun nazioartean gomendatzen da, beraz, paziente hauekin jardunbide kliniko egokien gidak garatzea. Aditu-taldeen gomendio nagusietako bat da dementzia duten pertsonen ezaugarrien neurri zehatzak ezartzea pertsona bakoitzak behar dituen zainketak moldatu ahal izateko.
Hitz gakoak
Atención individualizada,Demencia,Dependencia,Deterioro cognitivo,Discapacidad severa,Evaluación,Innovaciones,Instrumentos técnicos,Métodos de evaluación,Personas mayores,Validez,España,País Vasco