Laburpena
Matia Fundazioaren Julian Rezola Zentroan ari dira proiektu hau osoki burutzen erabiltzaile, Zentroko langile eta Matia Fundazioaren Zuzendaritza Teknikoaren partaidetzaz; eta, baita ere, Ingema Fundazioko teknikariek egindako prozesuaren jarraipenaren laguntzaz. Erorikoen berrikusketa bibliografikoa eta proiektuaren alderdi ezberdinak aztertu ostean, nabarmentzen da derrigorrezkoa dela partaide diren eragile horien guztien inplikazioa lortzea proiektua aurrera eramateko, izan ere, horrek eragiten baitu jokabide- eta antolaketa-aldaketa bat, bereiziki egunerokoan jarduera lagungarrian ari diren langileentzat, espezializazio-maila jasoagoa lortuz, eta diziplina ezberdinek osatutako taldearen esku hartze aktiboa indartuz.
Hitz gakoak
Caídas,Datos estadísticos,Evaluación,Factor de riesgo,Literatura científica,Organización y gestión,Personas mayores,Prevención,Recomendaciones,Residencias,España,País Vasco