Deskribapena eta helburuak
Sidálava, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordearen ikerketa sozialeko proiektua GIBarekin bizi diren pertsonen egoerari eta beharrei buruzko ezagutza kudeatzeko azken urteotan erakundeak garatu duen prozesuaren parte da.
Oinarrizko ikerketaren garapenak informazio pribilegiatua eman du, eta Araban GIBarekin bizi diren pertsonen egungo egoera eta premiak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen du. Jasotako informazioari eta haren azterketari esker, GIBaren arloan esku hartzeko estrategia bat planteatu ahal izango da, epe ertain-luzean proposamen berritzaileak egiten lagunduko duena. Horrela, Sidálava elkartearen helburuetan aurrera egin ahal izango da: GIB infekzioaren transmisioa murriztea eta GIBarekin bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Betiere, GIBaren normalizazioa jardun-printzipio gisa hartuta.