Deskribapena eta helburuak
Bizitzen Fundazioak mendekotasuna duten adineko pertsonen familiako zaintzaileen bakardadeari eta gizarte-isolamenduari buruzko azterlan honek, honakoak aztertzen ditu: zer faktorek baldintzatzen dituzten egoera horiek eta zer ondorio dituzten zaintzaileen osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean.
Gaur egun, gero eta gehiago dira zaintzaileen osasun fisiko eta mentaleko kostuei buruzko azterlanak, baina gutxi dira gizarte-kostuekin lotutako ikasketak, bereziki zaintzaileek hautemandako bakardadeari buruzkoak.
Zentzu horretan, zaintzaileengan hautemandako bakardadearen detekzio goiztiarrak aukera eman dezake etorkizunean zaintzaileen ongizatea hobetuko duten, osasunarekin lotutako bizi-kalitatea handituko duten, haien karga murriztuko duten eta gaixotasun kronikoen garapenaren arriskua prebenitzen lagunduko duten esku-hartzeak ezartzeko.