Deskribapena eta helburuak
Sistematizazioa Latinoamerikan sortzen den esperientzien azterketa kritikoaren eredua da, herri-hezkuntzaren eta esku-hartze soziokomunitarioaren testuinguruan. Taldearen eta komunitatearen esperientzietatik abiatuta ezagutza sortzea da bere helburu nagusia. Esperientzia horiek prozesu bakar eta konplexu gisa ulertzen dira, eta aberastasun handia adierazten dute.profesionalen eta parte-hartzaileen artean hausnarketarako gune bat sortu dugu, ahalduntze-praktikei buruz.
Sartu Taldeak eredu hori du erreferentzia gisa, gogoetatsua, holistikoa eta integratzailea delako. Horri esker, profesionalen eta parte-hartzaileen artean hausnarketarako gune bat sortu dugu, ahalduntze-praktikei buruz.