Deskribapena eta helburuak
Matia Fundazioaren eta ACP Gerontologiaren baterako ekimena da Aurrerabideak Pertsona Ardatz duen Arretan (PAA) proiektua, eta entitate honek pertsona lehenesten duen arretaranzko eginiko bidea du sorburu.
Helburu nagusia, berriz, Matia Fundazioak metatutako ezagutza txeratzen laguntzea da, haren jardunean izandako esperientzia arrakastatsuak eta eguneroko ekinean jasotako ikaskuntzak. Zerbitzuez, erabiltzaileez eta haien familiez arduratzen diren talde profesionalen lana era gogoeta du lagungarri proiektuak zeregin horretarako. Funtsezkoak izan dira haien hausnarketak eta ikaskuntzak egin den sistematizazio lanerako.