Deskribapena eta helburuak
EAPN Euskadi sareak eta sarea osatzen duten erakundeek hainbat ikerketa eta diagnostiko egin dituzte Euskadin gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden emakumeen egoera eta premiak ezagutzeko. Lan horiek agerian utzi dute emakumeen artean desberdintasuna eta gizarte-bazterkeria eragiten duten kausetan are gehiago sakondu behar dela.
Orain arte egin diren –eta EAPN Euskadik lagundu dituen– azterlanetatik abiatuta, eta hainbat arrazoirengatik gizarte-babeseko sisteman onuradun izan daitezkeenen zerbitzuetara sartzen ez diren edo sarbidea mugatuta duten emakumeenganako kezka ardatz izanda, ikerketa bat garatzeko beharra planteatzen da, emakume horiek, behar izanez gero, pobrezia edo gizarte-bazterketako sistemaren zerbitzuak ez erabiltzearen edo pobrezia-egoerak hobetzearen arrazoietan arreta jarriz.