Deskribapena eta helburuak
Adingabeen eta osasun mentaleko arazoak dituzten gazteen eta haien familien eskaria gero eta handiagoa denez, FEDEAFES Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak ikerketa hau sustatzen du, arloko beste elkarte batzuekin batera, eta EDE Fundazioaren laguntza teknikoarekin.
Azterlan hau premia horiei buruzko ezagutza dimentsio anitzeko ikuspegi batetik zabaltzeko borondatetik sortu da.
Zehazki, hauek dira ikerketa honen helburuak:
- Diagnostiko sakon bat egitea gaixotasun mentala duten haur, nerabe eta gazteen eta haien familien egungo beharrei buruz.
- EAEn osasun mentaleko arazoak dituzten haur, nerabe eta gazteentzat eta haien familientzat dauden arreta-baliabideak ezagutzea.
- Egungo baliabideen eskaintzaren estaldura-maila eta egokitzapen-maila baloratzea, dauden premien arabera.
- Buru-gaixotasuna duten haur, nerabe eta gazteen eta haien familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko arreta eraginkorra bermatuko duten hobekuntzak identifikatzea.
- Jardunbide egokiak identifikatzea, jarduera berriak egiteko edo gaur egun dauden programak egokitzeko.