Edukira joan

Familia ugarientzako laguntza publikoak

Familia ugarientzako laguntza publikoak
fes

Deskribapena eta helburuak

Gida honek Euskadin bizi diren 34.895 familia ugarien zalantza ohikoenei erantzuteko balio du. Horretarako, informazio juridikoa eta laguntzei, dirulaguntzei, hobariei, zergei, tasei eta abarri buruzko informazioa ematen die. Dokumentuaren informazioa interesgarria da, ez bakarrik kolektiboarentzat, baita seme-alabak dituzten familientzat ere, ezinbesteko tresna eta erreferente bihurtu baita.

Gida familia ugarientzako kontsulta-eskuliburu nagusia denez, behar bezain osoa eta eguneratua izan behar du, kontsultatzen duen familia ugaririk unean-unean behar duen informazioa jakin gabe gera ez dadin. Hirukideren gida eguneratzeko arrazoien artean honako hauek azpimarratu daitezke:

  • Familien informazioa bilatzeko erreferentea eta tresna da.
  • Hirukideko langileentzako erreferentea eta lan-tresna da.
  • Informazioaren bilaketa bizkortzen du eta familiei denbora aurrezten die.
  • Baliabide ekonomikorik eza.

Dokumentua

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.