Deskribapena eta helburuak
Ikerketa honek berretsi egin du Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona asko dagoela bakarrik, gaixorik edo familia- edo gizarte-sare oso mugatuarekin mendekotasunean, zainketa aringarrietan, bizitzaren azkenean edo doluan direnean edo hiltzeko unean. Egoera horiek areagotu egiten dira biztanleriaren zahartze prozesuagatik eta Covid-19aren pandemiak eragindako larrialdi giroagatik. Gaixotasun aurreratuarekin, bakardadearekin eta heriotzarekin lotutako problematiken izaera konplexuak galarazi egiten du konponbide soilik sanitario bat edo dauden zerbitzu publikoei lotutako bat.
Alternatiba modura aritzen diren komunitate errukitsuek nahi dute dauden zerbitzuen osagarri izango den sistema bat eraikitzea, deszentralizatua izango dena eta auto-antolakuntzarako aukera emango duena.
Txosten honek egun diren gizarte-zerbitzuak osatu nahi dituzten ehundik gora komunitate-ekimen identifikatu izan ditu. Ekimen horiek oso harrera ona jaso dute bakardade, gaixotasun aurreratu edo heriotza egoerak bizitzen ari diren pertsona eta familien aldetik. Ebidentzia zientifiko ugari dago laguntzako sare sozialen balioari buruz. Arrazoi horregatik, komunitate errukitsuak izan daitezke bakarrik edo gaixorik dauden pertsonei bizitzaren azken etapan laguntzeko sare sozial berria.