Edukira joan

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak 2013-2016

Euskadiko arreta soziosanitarioa sistema konplexua da zeina esparru historiko eta legezko jakin batean dago antolatuta eta garatuta dagoen; zentzu zabal eta inklusiboan osasun-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten erakunde guztiek bat egiteko eta koordinatzeko eremu komun bat sortzeko aukera edo beharra azaltzen duen; eta arreta soziosanitarioaren zentzuaren eta antolamenduaren muina pertsonak diren, eta, batik bat, zenbait kolektibo zehatz: hainbat arrazoi korapilatsu eta askotariko direla tarteko, eremu honetan prestazioen hartzaile diren haiek, hain zuzen.

Hau horrela, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan erakundeen artean lortutako akordioen ondorioz, dokumentu estrategikoak sortu dira, legealdi bakoitzean EAEn arreta soziosanitarioa garatzeko eta hobetzeko konpromisoak eta helburuak adierazten dituztenak.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.