Edukira joan

Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiak XII. legegintzaldian Euskadin arreta soziosanitarioaren arloan jarduteko esparru estrategikoa planteatzen du. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak definitutako eta onartutako lan-agertoki bat da, arreta horretan erantzukizuna duten erakunde guztiak kide dituena, eta hiru lurralde historikoetako eta euskal udalerrietako sentsibilitate eta errealitate desberdinak ordezkatuta dituena. Hala, Euskadin arreta soziosanitarioa artikulatzen jarraitzeko oinarriak ezartzen ditu, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemak koordinatzeko eredu baten arabera, zeinaren jatorriak mende laurdena baitauka.

Era berean, eremu honetan zegoen arau-hutsuneari erantzuteko eta arreta soziosanitarioko euskal eredua sendotzen laguntzeko, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua sartu da indarrean. Arau honen komunikazio-gidan modu errazean azaltzen dira dekretu honen edukirik nabarmenenak, haren ezagutza eta hedapena sustatzeko.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.