Edukira joan

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2013-2016

Dokumentu honek 2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia biltzen du, eta aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte-hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte-eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da.

Halaber, estrategia honek gure Autonomia Erkidegoko boluntariotza sustatzeko politikak eta Estatu mailan nahiz Europa eta nazioarte mailan sustatzen ari diren politika eta neurriak lotzea bermatu nahi du, euskal administrazioek eta EAEko hirugarren sektoreak berak dituzten kanpoko harreman eta parte-hartzeez baliatuz. Esparru estrategiko berri horrek behar bezala identifikatuta edukitzen jarraitu nahi ditu antolatutako gizartearen parte-hartze solidarioaren esparruan dauden beharrizan eta erronkak, gizarte-eragile bakoitzaren eginkizunak lerrokatuz.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.