Zerbitzuan n. 61
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2016, 140 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2016, 140 p.
Artikulu honetan aurkezten da Valentziako Erkidegoko emakumeentzako harrera-zentro batzuen inguruan eginiko landa-lan etnografiko batean bildutako emaitzen lehenengo zatia. Bere xedea da instituzio horietan dauden emakumeen bizitzaldien azpiko gizarte-bazterketa prozesu eta faktoreak aztertzea. Kualitatiboak izan dira betekizun horretarako erabili izan diren ikerketa-teknikak. Bertan burutu dira behaketa parte-hartzaile eta elkarrizketa biografikoak, eta dokumentu pertsonal eta txosten sozialak erabiliz, osatu dira bizitzaldiko hamabost historia; baina hurbilketa honetan kontuan hartu dira horietatik sei, hau da, bizitzaren hasieran kalteberatasuna ezaugarri izandako emakume horien historiak. Emaitzei dagokionez, nabarmendu behar da aipatutako historia horien guztiet azpian daudela gizarte-bazterketaren inguruko faktoreak, eta gehienbat —edo soilik— emakumeei eragiten dietela, eta horren ondorioz izendatu ditugu generoaren berariazko faktore sozial gisara, eta berauen artetik nabarmentzen dira familiaren baitako indarkeria eta genero-indarkeria.
Mujer,Exclusión social,Malos tratos,Entorno familiar,Víctimas,Centros de acogida,Casuística,Efectos,Factor de riesgo,Comunitat Valenciana,España