Zerbitzuan n. 82
Apirila-Abril Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2024, 156 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Apirila-Abril Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2024, 156 p.
Artikulu honek pobrezia, gizarte-bazterketa eta desberdintasuna Gipuzkoan aztertzen ditu Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko 4. Inkestaren emaitzak oinarritzat hartuta. Pobreziarekin, gizarte-bazterketarekin eta desberdintasunarekin lotutako adierazle gehienak hobetu egin dira azken lau urteotan, gure inguruko gainerako lurraldeetan gertatutakoarekin eta ekonomia- eta lan-adierazleen hobekuntzarekin bat etorriz. Edonola, zenbait adierazlek atzera egin dute, hala nola pobrezia-tasa larriak eta gizarte-transferentzien eraginkortasunak. Pobrezia- eta bazterketa-egoerek neurriz kanpo eragiten diete talde soziodemografiko jakin batzuei; horien artean, atzerriko nazionalitatea duten pertsonak eta haur eta gazteak nabarmentzen dira. Autonomia-erkidegoan, Estatuan edo Europan, Gipuzkoak egoera oso positiboa du, konparazioaren ikuspegitik, pobrezia- eta bazterketa-adierazle gehienei dagokienez, baina ez biztanleria-talde guztientzat.
Pobreza,Desigualdad social,Exclusión social,Situación socioeconómica,Protección social,Prestaciones económicas,Evaluación,Datos estadísticos,Gipuzkoa,País Vasco