Zerbitzuan n. 63
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2017, 132 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2017, 132 p.
Ondorengo ikerketa kualitatiboaren xedea autismo espektroaren nahastea duten pertsonak laguntzadun enpleguaren bidez enplegu ordinarioan nola txertatzen diren miatzea izan da. Horretarako, elkarrizketa sakonak eta erdi-egituratuak garatuz, nahaste hau duten hiru langile eta prozesu horretan lagundu duten senide eta profesional desberdinen diskurtsoa aztertu da, hauek guztiek bizi izandako hiru esperientziak aintzat hartuz: enplegu ordinarioa, laguntzadun enplegua eta zentro okupazionala. Ikerketaren ildo azpimarragarriek desgaitasuna duten pertsonak laguntza egokia izanez enplegu ordinario batean lan egiteko kapaz direla erakutsi dute. Gainera, etorkizunari begira pertsona hauen egoera lan esparruan normalizatzeko premia azaleratu da, konpromiso horretan herritar guztiek parte hartuz. Azkenik, lan prestatzailea alde guztien arteko bitartekotzat zein prozesuan zehar pertsona bideratzen duen etengabeko orientatzailetzat hartu beharra dago.
Discapacidad del lenguaje,Discapacidad intelectual,Trastornos del espectro autista,Empleo con apoyo,Inclusión laboral,Orientación profesional,Centros ocupacionales,Inclusión social,Evaluación de servicios,Experiencias,Estudio comparativo,Estudio cualitativo,País Vasco,España