Zerbitzuan n. 62
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2016, 142 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2016, 142 p.
Artikulu honetan laburbiltzen da Gipuzkoako biztanle adinduentzat bideratutako egoitza-zentroen egoera ezagutzeko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak buruturiko txostenaren emaitzak. Lan hori kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduak egoitza-zentroen sarearen oinarrizko alderdien inguruan abian jarritako gogoeta-prozesuan. Txostenaren emaitzek erakusten dituzte lurraldeko egoitzetako arreta-ereduaren alderdi indartsu eta ahuldadeak. Lehenengo horien artetik nabarmentzen da ardura publikoko plazen kopuru altua, bertan lan egiten dutenen laneko baldintzen hobekuntza-prozesua, sektoreak duen enplegua sortzeko gaitasun altua, eta zentro horietan guztietan eskaintzen den arretaren kalitatea. Ahuleziei dagokienez, nabarmendu daiteke arretarako estalduraren murrizketa progresiboa (eta hori gertatzen da eskuragarri jartzen diren plaza kopuruak motel hazten direlako); balizko erabiltzaileen artean iraunkorra gertatzen den aurreiritzi bat, izan ere, egoitza batean sartzea ez baita desiragarritzat hartzen; izaera pertsonalizatuagoa duen arreta-eredu baten alde egitea eta eredu hori erabiltzaile diren biztanleen bizi-kalitatearen alde orientatzea; eta sistemaren iraunkortasun ekonomikoa. Hori lortzeko, premiazkoa da bai finantziazio publikoaz bai kostu unitario eta erabiltzaile diren biztanleen partaidetza ekonomikoaz gogoeta burutzea.
Personas mayores,Dependencia,Residencias,Cobertura,Sector público,Sector privado,Utilización de servicios,Acceso,Tiempo,Ratios,Salario,Personal,Condiciones de trabajo,Gasto social,Coste,Financiación,Tarifas,Organización y gestión,Datos estadísticos,Evolución,Características servicio,Evaluación de servicios,Estudio comparativo,Gipuzkoa,Araba,Bizkaia,País Vasco,España