Zerbitzuan n. 75
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2021, 138 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2021, 138 p.
Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-langintza sarri nahasten dira, bata zein bestea era berdintsuan erabiliz eta ulertuz, biek ala biek gauza anitz partekatzen dituztelako; besteak beste, hemen identifikatutako triangelu korapilatsua. Gizarte zerbitzuen sistemaren krisiari buruz mintzo garen honetan, haren jasangarritasuna bermatzeko bidean, sistema horren garapena eta sendotzea oztopatzen edo zailtzen duten elementu korapilatsuak identifikatu eta aztertu nahi izan ditugu. Objektuaren definizio eza, unibertsaltasunaren bidean egindako garapen urria, eta arreta- eta esku-hartze eredua: horiek dira triangelu korapilatsu horren hiru osagaiak. Gizarte-zerbitzuek eta gizarte-langintzak elementu horiek partekatzen dituzte, eta bakoitzaren espezifikotasunetik abiatuz egin dugu hausnarketa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sendotzea helburu harturik betiere. Berrikuspen bibliografikoaren bidez, elementu horietako bakoitza deskribatu dugu lehenik eta behin, hurrengo ataletan bi eratara aztertu ahal izateko: aurrena, gizarte zerbitzuen ikuspegitik, eta, hurrena, gizarte-langintzarenetik. Ondorioei erreparatuz, ikusi dugu korapiloak partekatzea bien arteko nahasmenaren erroan egon daitekeela, eta bata zein bestea askatzea ezinbestekoa dela sistema sendotzeko.
Servicios sociales,Trabajo social,Atención sociosanitaria,Intervención social,Modelos,País Vasco,España