Zerbitzuan n. 85
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2025, 138 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2025, 138 p.
Artikulu honek 2022an eta 2023an garatutako partaidetza-prozesuan sortutako ezagutza jasotzen du, Deustuko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz” lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Estrategia Zuzendaritzak, Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak eta Haurren Babeserako eta Gizarteratzeko Zuzendaritzak, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lanaren arloko ikertzaileekin eta proiektu komunitarioak edo ikuspegi komunitarioa duten proiektuak garatzen dituzten hainbat eragilerekin lankidetzan. Prozesuaren helburuak bi izan ziren: ezagutza sortzen lagunduko zuen esparru kontzeptual bat adostea, eta Foru Aldundiak egindako Ekintza Komunitarioko Markoa, gizarteratzeko politika sozialaren testuinguruan garatzea. Hori guztia lortzeko, erabilitako metodologia ikerketaekintza parte-hartzailea izan zen. Bertan, era kolaboratiboan, ezagutzaren kosorkuntzaprozesuak garatu genituen bi esparrutan: komunitatea eta ekintza komunitarioa kontzeptuak definitzea, ikerketa honetako testuinguruan; eta gaur egungo erronkak identifikatzea, ikuspegi komunitarioa gizarteratzeko politika sozialetan txertatzeko.
Políticas públicas,Comunidad,Concepto,Modelos,Acción comunitaria,Inclusión social,Metodología,Diseño,Procedimiento,Características,Gipuzkoa,País Vasco,España