Zerbitzuan n. 66
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 118 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 118 p.
Gizarte Laneko diziplinan, esku-hartze sozialak konpromezu etikoa beharrezkoa du une oro pertsona erabiltzaileen eskubide urraketak ez emateko, baina oso gutxi dira landa-eremuetako Gizarte Zerbitzuetan etikari buruz eginiko ikerketak. Horregatik, artikulu honek profesional hauek bizi duten errealitatea ezagutu nahi izan du. Lortutako emaitza profesionalek darabilten teoriaren eta praxiaren arteko eten handia islatzen dute; teorizatzeko joera baitago, baina ez joera hori praktikara eramatekoa. Era berean, inkongruentzia aurkitzen da profesionalek azaltzen dutenaren eta benetan egiten denaren artean. Esku-hartzean etika oso garrantzitsua dela adierazten dute profesionalek, baina errealitatean intuizioz, gogoeta gehiegirik gabe eta etika profesionalarekin zerikusia duten alderdi beharrezkoei arreta jarri gabe dihardute.
Trabajo social,Servicios sociales de base,Ética,Entorno rural,Actividades profesionales,Toma de decisiones,Evaluación de servicios,España,Navarra